Joan edukira
eu
euskadi.eus

Amaia Aretxalde

Amaia Aretxalde

Amaia Aretxalde. ASIMOB-eko Customer Success

Ingeniari kimiko eta programatzaile gisa trebatuta, 15 urtez baino gehiagoz softwarearen ingeniaritza eta garapenaren sektorean lan egin zuen ikerketa eta eskaintzetako sailetan eta proiektuen arduradun gisa, bezeroarekin zuzeneko harremana izanda beti.

Duela bi urtetik hona, ASIMOBeko Customer Success da. Bertan, errepideen eraldaketa digitalean dihardute, eta administrazio publikoei laguntzen diete errepideen mantentze-lanetan eta bide-segurtasunaren ebaluazio automatikoa egiten, eraldaketa hori lortzeko beharrezkoak diren prozesuetan ikusmen artifiziala eta datuen analitika garatuz eta aplikatuz.

Bere zeregina bezeroei laguntzea da, lehen harremana izaten denetik proiektua amaitu arte, haien premiak kontuan hartuta, haien zalantzak argituz eta zerbitzuaren ahalik eta baliorik handiena lor dezaten lagunduz.

Hizlariak

Hizlariak