David García

David García. SWARCOko Head of Portfolio and Technology
25 urte baino gehiago daramatza teknologia garatzen eta diziplina anitzeko lantaldeen buru izaten garraio-sistema adimendunen esparruan (ITS). Gaur egun, SWARCOko Head of Portfolio and Technology da, eta enpresa horretan, mugikortasun konektaturako, bide-segurtasunerako eta garraio publikorako irtenbideak sustatzen ditu.
Bere ibilbidean zehar, ingeniaritza, I+G, produktu, produkzio eta zerbitzu teknikoko lantaldeak koordinatu ditu eta teknologia hauetan lan egin du, besteak beste: C-ITS, seinaleztapen adimenduna, mezu aldagarriko panelak, bidaiariarentzako informazioa eta argi adimendunak. Garapen teknologikoaren etapa guztietan parte hartu du, definiziotik eta diseinutik hasi eta industrializatzeraino eta nazioarteko merkatuetan kokatzeraino. Gainera, zortzi urte inguru MBA masterretako eta graduondoko masterreko irakasle izan zen Europako Negozio Eskolan. Esperientzia horrek indartu egin zuen komunikatzeko, ezagutza partekatzeko eta taldeak prestatzeko duen gaitasuna.