Joan edukira
eu
euskadi.eus

Egoitz Rodríguez

Egoitz Rodríguez

Egoitz Rodríguez. Zentro teknologikoko patronatuko kidea, Baleuko ordezkatuz (patronatuko kide sortzailea).

Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziaduna, publizitatearen espezialitatean. 25 urte baino gehiago daramatza ikus-entzunezkoen sektorean eta zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria izan da hainbat telesail eta telebista-programatan, filmetan, dokumentaletan eta I+G+b proiektutan. Gaur egun, Baleuko SL ikus-entzunezkoen ekoiztetxeko bazkidea da eta hor zuzendaritza-lanak egiten ditu arlo hauetan: negozioa eta estrategia, proiektuen diseinua eta ekoizpen exekutiboa.

Diziplina anitzeko sortzaile gisa, museoetarako eta hainbat ikuskizunetarako ikus-entzunezko edukiak diseinatu ditu teknologia berriak oinarri hartuta, hala nola holografia, 3D mapping, 360º, interaktibitatea, errealitate birtuala, errealitate mistoa eta errealitate areagotua.
Vicomtech zentro teknologikoko patronatuko kidea da, eta Baleukotik haiekin ikertzen du animazioari eta denbora errealari aplikatutako hizkuntzaren teknologien eta avatarren arloan (bere azken argitalpen zientifikoa hemen kontsulta daiteke: https://aclanthology.org/2024.icnlsp-1.13.pdf (leiho berri batean irekitzen da)). Horrez gain, Euskorporako kide sortzailea da.
Hizlariak

Hizlariak