Isidro Arrieta

Isidro Arrieta. Ingartek-en bazkide sortzailea
MBA eta EHUko Elektronika eta Telekomunikazioetako ingeniaria da, baita Ingartek Consulting enpresaren bazkide sortzailea ere. 2009. urtean sortutako enpresa hori garraioari eta mugikortasunari aplikatutako datuen aholkularitzan, teknologian eta analisian espezializatuta dago. 20 urtetik gorako esperientzia du administrazio publikoentzako, garraio-operadoreentzako eta erakunde pribatuentzako proiektuen garapenean, bereziki mugikortasunaren plangintzan, garraio publikoan, trafikoaren kudeaketan eta garraio-sistema adimendunetan.Bere ibilbidean zehar, mugikortasunari, garraioaren modelizazio eta simulazioari, bidaiariari informazioa emateko sistemei, mugikortasun konektatuari eta adimen artifizialean oinarritutako tresna berriei buruzko datuen ustiapenarekin eta analisiarekin lotutako proiektuetan parte hartu du eta proiektu horiek zuzendu ditu. Era berean, mugikortasunarekin, digitalizazioarekin, C-ITSrekin, elektrifikazioarekin eta datu-espazioekin lotutako I+G+b arloko Europako hainbat proiektutan parte hartzen du; honako hauetan, besteak beste: C-Roads, SCALE, iDriving edo DS4MobModels.
Bere lanbide-jarduerak, gaur egun, datuak eta teknologia erabakiak hartzeko tresna erabilgarri bihurtzea du ardatz, eta arreta berezia jartzen du mugikortasuna efizienteagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa izatea lortzeko