Joan edukira
eu
euskadi.eus

Nielka Ibarguren

Nielka Ibarguren

Nielka Ibarguren. Trafiko Ikerketa Arloko Arduraduna

Ingeniaritza Mekanikoan graduatua da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan eta Material eta Prozesuetako Industria Masterra egin du erakunde berean. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako Trafiko Istripuen Ikerketa arloko arduraduna da. 2025eko martxoaz geroztik betetzen du postu hori. Aurretik, 2018tik 2025era, trafiko-ikerketako teknikaria izan zen, eta ITS ekipamendua kudeatzen eta mantentzen parte hartu zuen, baita trafikoaren kudeaketarekin eta bide-segurtasunaren hobekuntzarekin lotura duten proiektuak garatzen ere.

Industria-ingeniaritzaren arloan hasi zuen lanbide-ibilbidea, material konformatuei eta konformazio-prozesuei buruz ikertzeko proiektuetan parte hartu zuen, baita hortz-protesietarako egitura pertsonalizatuak diseinatzen ere Createch Medicalen. Laburbilduz, bere esperientzian ingeniaritzaren zorroztasun teknikoa eta analitikoa eta trafikoari eta bide-segurtasunari aplikatutako ikerketaren arloan duen ibilbide luzea uztartzen dira.
Hizlariak

Hizlariak