Joan edukira
eu
euskadi.eus

Sonia Milla

Sonia Milla

Sonia Milla. Sener Mobility-eko Roads & Connected Mobility Business Development Lead

Goi-mailako industria-ingeniaria, 20 urtetik gorako esperientzia duena eremu hauetan: mugikortasuna, garraioa, garraio-sistema adimendunak (ITS), kontratazio publikoa eta negozio-garapena. Bere lanbide-ibilbidean, eginkizun teknikoak, komertzialak eta kudeaketa-arlokoak egiteaz gain, ibilbide sendoa izan du administrazio publikoetarako eta erakunde handietarako eskaintzak eta salmentak egiten eta zuzentzen, negozioa garatzen eta kontratuak erakartzen.

Gaur egun, Roads & Connected Mobility Business Development Lead postua betetzen du Sener Mobilityn. Enpresa horretan, bide-azpiegitura adimendunekin, mugikortasun konektatuarekin, digitalizazioarekin, bide-segurtasunarekin eta mugikortasun jasangarriarekin lotura duten irtenbideen negozioaren garapena bultzatzen du.
Hizlariak

Hizlariak