Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • AZAROAK 5 NOVIEMBRE 2025

2025ko azaroaren 5an

Mugikortasun berria,
betiko arazoak

Goiuri Jauregia | Vitoria-Gasteiz

Ekitaldi hibridoa

Eman izena

Aurkezpena

Eraldaketa-une sakona bizi dugu mugikortausnari dagokionez. Hiriarteko joan-etorriak etengabe hazten ari dira, jarduera ekonomikoak, bizi-ohituren aldaketek eta garraiobide berriek bultzatuta. Gehiago mugitzen gara, modu desberdinean. Hala ere, mugikortasunaren gorakada horrek erronka berriak ere badakartza, eta bide-segurtasuna erantzukizun kolektiboa dela gogorarazten digu.

Azpiegituretan, araudian eta teknologian aurrerapenak izan diren arren, oraindik ere badira bide-istripuetan behin eta berriro agertzen diren faktoreak: abiadura desegokia, distrakzioak, alkoholaren eta drogen kontsumoa edo kolektibo jakin batzuen kalteberatasuna. Joan-etorrien hazkundeak gure ahaleginak areagotzea eskatzen du, mugikortasun handiago horrekin batera, beti, segurtasun handiagoa eta gizarte-kontzientzia handiagoa izatea bermatzeko.

Aurtengo Trafiko Jardunaldiak "Mugikortasun berria, betiko arazoak" du izena, eta helburu horrekin sortu da, hain zuzen ere: topaketarako eta hausnarketarako gune bat eskaintzea, egungo erronkak aztertzeko, esperientziak partekatzeko eta pertsonak erdigunean jarriko dituen mugikortasun seguru, iraunkor eta inklusiboaren eredu baterantz aurrera egiteko.

Trafiko Zuzendaritzatik, Zero Biktima helburuarekin dugun konpromisoa berresten dugu. Baina helburu hori kolektiboki onartzen bada bakarrik lortu ahal izango da. Espero dut jardunaldi hauetan sortzen diren hausnarketek eta ekarpenek lagunduko dutela, guztion artean, mugikortasun ingurune seguruagoa eta arduratsuagoa eraikitzen.

Ezagutza eta esperientzia horiek zurekin partekatu nahiko genituzke, datorren azaroaren 5ean Gasteizko Goiuri jauregian.

Aukeratutako gaia zure interesekoa izango delakoan, jaso ezazu agur bero bat.

Estibaliz Olabarri González

Estibaliz Olabarri González

Trafikoko zuzendaria

Eusko Jaurlaritza

Programa ikusi

Hizlariak

Hizlariak