Joan edukira
eu
euskadi.eus

2026 Urriak 14

Datuak, teknologia eta pertsonak:
mugikortasun seguruaren gakoa

URH Palacio de Oriol Hotela, Santurtzi (Bizkaia)

Izen-ematea

Aurkezpena

Bide-segurtasuna guztion artean eraikitzen da. Konbentzimendu horrekin, datorren urriaren 14an Santurtziko URH Palacio de Oriol Hotelean "Datuak, teknologia eta pertsonak: mugikortasun seguruaren gakoa" izenburupean egingo dugun 2026ko Trafiko Jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztet.


Jardunaldi hau ezagutza partekatzeko eta mugikortasun seguruago baterantz aurrera egiteko topagunea izango da. Besteak beste, honako alderdi hauek jorratuko ditugu: azpiegituren, ibilgailuen eta trafikoaren arteko konexioa; datuek duten balioa erabaki hobeak hartzeko; eta giza faktorea bide-segurtasunaren ardatz gisa.


Euskadik, ezagutza eta berrikuntza soluzioetan bihurtzeko gaitasuna duen enpresa-giharra du, beti ere gure eguneroko bizitza hobetzeko helburuarekin. Talentuz, esperientziaz eta gaitasun teknologikoaz osatutako sarea da, eta administrazioekin eta bide-segurtasuneko eragileekin lankidetzan aritzea funtsezkoa da mugikortasunaren erronkei aurre egin ahal izateko.


Enpresa, erakunde eta profesional bakoitza kate beraren katebegi bat da. Bakoitzak bere esperientzia eta erantzukizuna eskaintzen ditu, eta elementu guztiak batuta, hobeto erantzuten diegu mugikortasunaren eta bide-segurtasunaren erronkei. Datu bakoitzaren, aurrerapen teknologiko bakoitzaren eta erabaki bakoitzaren fokuan babestu behar ditugun pertsonen bizitzak daudelako.


Trafikoko zuzendari bezala, ongi etorria ematen dizuet topaketa honetara, eta parte hartzera, esperientziak partekatzera eta harremanak estutzera animatzen zaituztet. Jarrai dezagun gaitasunak batzen berrikuntza gure errepideetako segurtasun bihur dadin.

Santurtzin ikusiko dugu elkar.

Estibaliz Olabarri González

Estibaliz Olabarri González

Trafikoko zuzendaria
Eusko Jaurlaritza

Programa ikusi
Hizlariak

Hizlariak