Pille Ossul
Ingeniaritza logistikoko masterra egin zuen Tallingo Unibertsitate Teknologikoan, eta 15 urtetik gorako lan esperientzia du arlo horretan. Garraio enpresa batean hasi zuen ibilbide profesionala eta hainbat kargu izan ditu logistika eta garraio alorretan.
2019an, Garraio eta Trafiko Dibisioko buru izendatu zuten Estoniako Ekonomia eta Komunikazio Ministerioan. Ministerio hori arduratzen da estatuko garraio politikak garatzeaz, inplementatzeaz eta ebaluatzeaz. Pilleren zeregina da bide segurtasuneko, garraio publikoko eta salgaien garraioko politiken garapena bideratzea. Garraio eta Trafiko Dibisioaren helburua da mugikortasun egoki, seguru, azkar eta jasangarri bat bermatzea, bai herritarrentzat, bai enpresentzat. Erabiltzaileen segurtasuna bermatzea da sektore honetako helburu behinenetako bat. Bide segurtasunean lortutako emaitza onei esker, Estoniak Bide Segurtasuneko PIN saria jaso du 2020an.