Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • ABENDUA 2 DICIEMBRE 2020

2020 - Bilbao - Abendua 2 Diciembre

Bide segurtasuna
euskadin,
garapen jasangarrirako
helburua 2030

Sartu jardunaldira gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez.

Aurkezpena

Bide segurtasuna munduko agendaren barruan dago, NBEren 2030erako Garapen Iraunkorrerako Helburuen bitartez. Erronka berriak sortu dira helburu horiek betetzeko konpromisoa hartu duten herrialdeen artean, trafiko istripuen ondoriozko hildakoen eta larri zaurituen kopurua murrizte aldera.

Trafiko Zuzendaritzaren datozen urteetarako Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoak bere gain hartzen ditu NBEk onartutako konpromiso globalak, Stockholmeko Adierazpenean berretsiak, baita EBren 2021-2030 aldiko Bide Segurtasunari buruzko Ekintza Plan Estrategikoko erronkak ere.

Euskal errepide sarearen erabiltzaileen ongizatea eta segurtasuna bultzatzeko egitekoa dauka, bide segurtasuna, trafikoaren arintasuna eta mugikortasun seguru eta iraunkorra sustatuz, prebentzioa, koordinazioa eta erakunde eta herritarren erantzukidetasuna oinarri hartuta eta kolektibo zaurgarrienetan arreta berezia jarrita.

Istripugarritasuna murrizteko ikuspegia dauka, trafiko istripuen ondoriozko Zero Biktima Ikuspegia ardatz hartuta, eta 2030ean biktima orokorren eta larri zaurituen kopurua % 50 murrizteko helburu orokorrak betetzea du xede, 2020ko kopuruaren aldean.

Bide Segurtasuna Euskadin, garapen jasangarrirako helburua 2030 gaia aukeratu deugu prestatu dugun Trafiko Jardunaldirako, esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzeko asmoz, mugikortasun seguruago eta iraunkorrago baterantz aurrera egiteko.

Ezagutza eta esperientzia horiek zurekin partekatu nahi genituzke datorren abenduaren 2an, Bilboko Iberdrola dorretik. Aukeratutako gaia interesgarria izango zaizulakoan gaude. Jaso ezazu agur bero bat.

Sonia Díaz de Corcuera

Sonia Díaz de Corcuera

Eusko Jaurlaritzako

Trafikoko zuzendaria

Programa ikusi

Hizlariak

Hizlariak