Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • ABENDUA 2 DICIEMBRE 2021

Rui Ribeiro

Rui Ribeiro

Rui Ribeiro Bide Segurtasuneko Agintaritza Nazionalaren (Autoridade Nacional de Segurança Rodoviária – ANSR) presidentea da 2019ko urtarrilaz geroztik, eta Portoko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Zuzendaritzako Saileko irakaslea 2002az geroztik.

Fisika Teknologikoko ingeniaria da Lisboako Instituto Superior Técnico (IST) institutuan eta Zientzietako – Erradiazioaren Fisikako doktoregoa dauka Coimbrako Unibertsitatean. Gainera, Giza Baliabideen eta Talentuaren Zuzendaritzako graduondoko bat dauka Nova School of Business and Economics (SBE) erakundean, eta MBAren oinarrizko kontzeptuen ziurtagiria ere eskuratu zuen London School of Economics (LSE) erakundean.

Health School of Alcoitão (Cascais) erakundeko dekanoa, Associated Laboratory of Energy, Transport and Aeronautics laborategiko ikertzailea eta Genevako Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseiluko (CERN) senior ikertzailea ere izan da.