Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • AZAROAK 16 NOVIEMBRE 2022

Elena Arambarri

Elena Arambarri

Elena Arambarri zapalduaren antzerkian aditua da duela 15 urtetik. Gainera, eskolako bitartekaria eta coach pertsonala da.

Duela 25 urtetik, Tolosako Udaleko antzerki tailerreko zuzendaria da. Era berean, tailer eta ikastaro ugaritako hezitzailea da, eta sormena erabiltzen du gatazkak konpontzeko tresna indartsu gisa.

Antzerkigilea eta, gaur egun, “Evaren alabak”antzerki taldearen zuzendaria.

Artea entretenimenduaz haratago joan dadin ahalbidetzea da bere konpromisoa. BAKETIKen zenbait ekimen sustatzen ditu, oker ikasi genuena desikasteko bidea errazteko kulturaren bidez, eta bide berritu eta ausart bat hasten laguntzen dio gizarteari. Kultura, beraz, tresna ahaltsua da kolektiboen, erakundeen eta enpresen arteko loturak ezartzeko, ikerketa bultzatuz eta gizartea eraldatzeko proposamenak eginez artearen bidez, eta, Elenaren kasuan, arte eszenikoen bidez.