- AZAROAK 16 NOVIEMBRE 2022
2022ko azaroaren 16ean
Kolektibo zaurgarrienentzako Bide
Segurtasunerako eredu berri bat Euskadin
IIBZren Ataria – Bilbao
Gertaera hibridoa
Aurkezpena
Bide Segurtasuna erantzukizun bat da, eta istripuak gutxitzeko erronka handiarekin konprometitutako erakunde, eragile eta elkarte guztiek partekatzen dute, trafiko istripuetan Zero Biktimak Ikuspegi batetik.
Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Seguruko eta Jasangarriko Euskadiko Plan Estrategikoa (2025) Nazio Batuetako GJHekin lerrokatuta dago, eta 2030erako trafiko istripuz hildako eta zauritutako pertsonen kopurua % 50 murrizteko helburua du, 2020. urtearekiko.
Erronka global horri aurre egiteko, Planak zenbait ildo estrategiko jasotzen ditu, euskal bide sarearen erabiltzaile guztien Bide Segurtasuna hobetzeko ekintzetan hedatzen direnak, bereziki kolektibo ahulenenak, hala nola ziklomotorren eta motozikleten erabiltzaileak, bizikletak, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak eta oinezkoak, adineko pertsonei arreta berezia eskainiz.
Jardunaldi profesional honetan arreta jarri nahi dugu euskal bide-sareko pertsona ahulenen prebentzio politiketan. Politika horiek Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak planteatu ditu, 2030 Garapen Jasangarrirako Helburuei lotutako 2025 Estrategiaren esparruan.
Trafiko Jardunaldirako Kolektibo zaurgarrienentzako Bide Segurtasunerako eredu berri bat Euskadin gaia hautatu dugu, eta horren bidez, esperientzien eta jardunbide egokien trukea bultzatu nahi dugu, mugikortasun seguruago, osasungarriago eta jasangarriago bat sustatzeari begira.
Datorren azaroaren 16an Bilboko IIBZren Atarian (Deustuko Unibertsitate Liburutegia) zurekin partekatu nahi dugun ezagutza eta esperientzia.
Gaiak zure interesa piztuko duelakoan, jaso ezazu nire agurrik beroena.