Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • AZAROAK 15 NOVIEMBRE 2023

Elías Unzueta

Elías Unzueta

Elías Unzueta Kimikan lizentziatua eta Kimikan doktorea (Ingeniaritza Kimikoa) da, UPV/EHUn. 1994an hasi zen lanean Repsolen Zentro Teknologikoan, asfaltoen eta nahasketa bituminosoen eremuan. 2000. urtean Petronorren sartu zen, eta bertan hainbat postu bete ditu, hala nola Produkzioaren Plangintza eta Programazioa; Destilazio, Desulfurazio eta Bihurketa arloetako arduraduna eta Prozesuen eta Energia Efizientziaren Arloko arduraduna. 2017an, Petronor Innovación SL proiektuaren sorreran parte hartu zuen; I+G+B industrialeko unitate bat zen, eta gerentea izan zen. Unitate horretan, konpainia eraldatzeko ildo estrategikoetan parte hartu du: prozesuak digitalizazioaren bitartez optimizatzea, bektore energetiko berriak –hidrogeno berriztagarria eta erregai sintetikoak, esaterako– garatzea, eta ekonomia zirkularra deskarbonizazioaren eremuan txertatzea. Duela gutxi, 2023an, Petronorrera itzuli da, eta konpainiaren Ingeniaritza Unitatea hartu du ardurapean.