Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • MAIATZAK 8 MAYO 2014

Aurkezpena


Biztanleriaren zahartzea gero eta errealitate handiagoa da euskal gizartean, eta administrazio guztiak hainbat ikuspegi eta eremutatik lantzen ari dira, helburu argi batekin: gure adinekoen ongizatea bermatzea.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik eta, zehazki, Trafiko Zuzendaritzatik egunero lan egiten dugu Euskadiko kale eta errepideetako bide-segurtasuna hobetzeko, duela hamarkada batetik hona gertatzen ari den bezala.

Eremu horretan, berebiziko garrantzia eta protagonismoa hartzen du bideen erabiltzaileak gero eta zaharragoak izateak, ez bakarrik oinezkoak, baita auto-gidariak ere, eta horrek istripu- eta istripu-tasetan duen eragina.

Ertzaintzak erregistratutako datuen arabera, 2013an 64 urtetik gorako 809 gidarik izan zuten trafiko-istripua Euskadin. Eta zirkulazio-istripuz hildako 56 pertsonetatik 17 64 urtetik gorakoak ziren.

Zalantzarik gabe, hori da datozen urteetako erronka nagusia, eta, horregatik, Trafiko Zuzendaritza aktiboki ari da lanean, alde batetik, biztanleria ahulena trafikoak dakartzan arriskuez kontzientziatzen eta sentsibilizatzen, eta, bestetik, udalerriekin elkarlanean neurriak bilatzeko.

Lankidetza instituzional horren emaitza da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin elkarlanean, maiatzaren 8an Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu duen "Biztanleriaren zahartzea eta bide-segurtasuna" jardunaldia.

Espero dut diseinatutako programa zuen interesekoa izatea, eta Bilbon izango gara, maiatzaren 8an.

Garbiñe Sáez Molinuevo

Garbiñe Sáez Molinuevo

Trafikoko zuzendaria

Eusko Jaurlaritza

Programa ikusi

Hizlariak

Hizlariak