Igor Basterretxea Gandarias

Igor Basterretxea Gandarias. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako Ingeniaritzako Arduraduna
Igor Basterretxea Gandarias industria-ingeniaria da, 25 urte baino gehiagoko ibilbide profesionala du, eta industria-sektorean eta administrazio publikoan eskarmentu handia du. Hamarkada bat baino gehiagotan industrian egin zuen lan, eta bertan hasi zen industria-antolamenduko aholkulari gisa, prozesuak hobetzeko eta ekoizpen-eraginkortasuna lortzeko proiektuetan parte hartuz. Ondoren, kudeaketa-ardurak hartu zituen hainbat produkzio-zentrotan, industria-inguruneetako zuzendaritza teknikoari eta operatiboari buruzko ikuspegi orokorra sendotuz.
Hacee 14 urtez Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzako kide da, eta bertan hasi zen Ingeniaritza arloko ikerketa-teknikari gisa. Gaur egun, Ingeniaritza Arloko arduraduna da. Aldi horretan, prozedura teknikoen estandarizazioan, automatizazioan eta digitalizazioan oinarritutako proiektu estrategikoen buru izan da, eta Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroaren ITS sistemak modernizatzen eta mugikortasun seguruago, eraginkorrago eta iraunkorrago batera bideratutako abangoardiako teknologiak ezartzen lagundu du.
Ibilbide luzea du mugikortasunaren eta bide-segurtasunaren arloan. Diziplina anitzeko taldeak koordinatu ditu mantentze eta berrikuntza teknologikoko proiektuetan, eta aktiboki parte hartu du Europa mailako zein Estatu mailako lankidetza-ekimenetan, trafikoaren kudeaketan sistema adimendunen integrazioa optimizatzeko irtenbide berritzaileak sartzea bultzatuz eta erakundeen arteko elkarreragingarritasuna sustatuz.