Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • AZAROAK 28 NOVIEMBRE 2018

IÑIGO LARRAONDO

IÑIGO LARRAONDO

Iñigo Larraondo Telekomunikazioen ingeniaria da (1999), eta ITSen Negozio Garapenaren arduraduna IDOM enpresan. Han, ITSen ingeniaritza eta aholkularitza zerbitzuen buru da: bidesariak, hiriko trafikoa, tunelak, enforcement, hiri arteko trafikoa eta aparkalekuak.

IDOMen jardun baino lehen, Iñigo Larraondok Telvent (gaur egun, Kapsch) enpresako bidesarien arloko soluzioen arduradun gisa lan egin zuen. 15 urtetik gorako esperientzia du ITSen soluzio konplexuen buru izaten hainbat merkatutan: Espainia, Irlanda, Balkanak, Australia, AEB, Brasil, Txile, Argentina, Kolonbia, Mexiko eta India.

Gaur egun, plataforma mugikorren azpiko ITSen proiektu baten buru da Munduko Bankuarekin elkarlanean eta Kroazian hesirik gabeko bidesariak diseinatzen ari da. Aurretik, semaforo sistema berritzeko aholkularitza lanetan aritu zen Bogotan eta lehenengo free flow ezarpena gainbegiratu zuen Espainian. Gainera, ITSen arloko ekitaldi nagusietan parte hartzen du, aurkezpenetako hizlari gisa.

Hizlariak

Hizlariak