Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • AZAROAK 28 NOVIEMBRE 2018

Aurkezpena

Trafikoaren kudeaketari aplikatutako teknologia berriei, Euskadiko errepide sarea hobetzeari, automobil parkea modernizatzeari, bideak erabiltzen dituztenen kontzientziazioa hazteari eta Trafiko Zuzendaritzak, beste erakunde batzuekin eta Bide Segurtasunaren erronkarekin konprometitutako eragile guztiekin lankidetzan, abian jarritako estrategiei esker, Euskadin istripuak murrizteko joera finkatu da.

2000. urtean, Euskadin 200 pertsonatik gora hil ziren trafiko istripuen ondorioz. Gaur egun, zenbateko horiek 40 pertsona baino gutxiagokoak bilakatu dira. Datu berri hauek pizgarria dira mugikortasun seguru eta jasangarria bultzatuz lan egiten jarraitzeko, istripu kopurua nahiz eta hildako eta larri zauritutako pertsonen kopurua ahal bezain gehien murriztuz Euskadin.

Erronka hori berehalakoena den etorkizuneko aurrerapenekin lerrokatu behar da: gidatze autonomoa, ibilgailu konektatua, ibilgailu elektrikoa, car-sharing, mugikortasun eredu berriak, azpiegitura sentsoredunak, erantzun simulazioak trafiko gertakarien aurrean, segurtasun pasiboko sistema aurreratuak… Laburbilduz, ezagutzan, teknologian eta berrikuntzan oinarritutako errealitate berri baten aurrean gaude, eta hori aztertu ez ezik, abian ere jarri behar dugu, trafikoaren eta mugikortasunaren kudeaketa aurreratuagoa lortze aldera.

Trafikoaren kudeaketa aurreraturako berrikuntza globala Euskadin ezagutu asmoz, Jardunaldi Profesional hau aurkezten dugu, non euskal errepide sarean pertsonen segurtasuna hobetzeko soluzioak eskaini asmoz, ezagutza eta teknologia uztartuko diren.

Ezagutza eta esperientzia hori zurekin partekatu nahi genuke datorren azaroaren 28an, Vitoria-Gasteizeko Artium Museoan. Gaiak interesgarriak izango zaizkizulakoan gaude. Jaso ezazu agur bero bat.

Sonia Díaz de Corcuera

Sonia Díaz de Corcuera

Trafikoko zuzendaria

Eusko Jaurlaritza

Programa ikusi

Hizlariak

Hizlariak