Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • AZAROAK 28 NOVIEMBRE 2018

SANTIAGO GAZTELUMENDI

SANTIAGO GAZTELUMENDI

Santiago Gaztelumendi Zientzia Fisikoetan lizentziaduna da, oinarrizko espezialitatean (UC, 1992), Ingurumen Ingeniaritza eta Teknologia graduondokoa (UPV/EHU, 1995) eta Ingurumen Teknologia eta Kudeaketa masterra egin zituen (UPV/EHU, 1997) eta Negozio eta Teknologia Zuzendaritzan aditua da (Deusto BS, 2014).

Ikerketa nahikotasuna eskuratu zuen UPV/EHUko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoko Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko Ingurumen Ingeniaritzako doktorego programan (1994/96), doktorego ikasketak egin zituen UPV/EHUko Fisika Aplikatua Sailean, eta Euskal Meteorologia Agentzian bekaduna izan zen zenbakizko modelizazio mesoeskalarraren ildoan (1995-2000).

2001ean, doktoregoa eten eta EUVE teknologia zentroan lanean hasi zen, eta bertan aritu zen 10 urtez. Meteorologia operazionalaren garapen teknologikoari buruzko hainbat lan tekniko, meteorologiaren eta klimatologiaren arloko proiektuen zuzendaritza, eta Euskal Meteorologia Agentziaren (Euskalmet) Meteorologia Sailaren zuzendaritza eta koordinazioa uztartu zituen. 2011n, Tecnaliako Iraunkortasun Sailean hasi zen lanean, Meteorologia Unitatearen zuzendari gisa.

Gaur egun, Tecnalia Research & Innovation zentroko Energia eta Ingurumena Saileko Meteorologia Arloko zuzendaria eta Euskalmeteko koordinatzailea da.

Azpimarratzekoa da ikerketa esperientzia zabala duela zenbakizko modelizazioaren eta meteorologia operazionalaren arloetan, baita zuzendaritza, kudeaketa, komunikazio eta hedapenaren arloetan ere. Meteorologia operazionalari buruzko hainbat artikulu, komunikazio eta ponentziaren egilea eta egilekidea da.

Hizlariak

Hizlariak