Aitor Aritzeta

Aitor Aritzeta. Psikologian doktorea eta EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea
Aitor Aritzeta doktoreak zeregin garrantzitsua izan du Euskadiko bide-segurtasunaren arloan, bereziki Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren Bide Segurtasun eta Mugikortasunaren Behatokiarekin lankidetzan aritzearen eta ikerketak zuzentzearen bitartez. Hain zuzen, honako ikerketa-proiektu hauek zuzendu ditu:
GAZTE-ZIUR: Euskal gazteen istripu-arrisku eta -faktoreen hautematea. (2017)
BICI-KIDE: Bide-bizikidetzari buruz txirrindulariek, oinezkoek, mugikortasun pertsonalerako ibilgailuen erabiltzaileek eta gidariek duten hautematea. (2018)
EMA2D: Istripuekin lotutako arrisku-faktoreen eta genero-identitatearen eragina. (2019)
GIDADI: Euskadiko 65 urtetik gorako pertsonen bide-segurtasuneko premien hautemateari buruzko ikerketa egitea. (2020)
IN-ITINERE: Euskadiko laneko bide-segurtasunean giza faktoreak duen eraginari buruzko ikerketa egitea – in-itinere eta in-mision istripuak. (2021)
DIVERSIVIAL: EAEko dibertsitate funtzionala duten pertsonen hiri-mugikortasunari buruzko azterlana: “Un viaje para crear ciudades accesibles” (2022)
UPV/EHUko Psikologia Fakultatean “Bide Segurtasunerako Psikologia” irakasgaia eman zuen 5 urtez. Curriculumean ehunka kongresu zientifiko ditu, 25 liburu eta liburuetako kapitulutik gora argitaratu ditu eta 25 argitalpenetik gora egin ditu nazioarteko ospea duten aldizkari zientifikoetan; azken horien artean, honako hau nabarmendu daiteke: “Development and validation of the Drivers’ Emotional Intelligence Inventory (EMOVIAL)”.
Aritzeta doktorearen diziplina arteko lana, Psikologian duen prestakuntza eta bide-segurtasuneko “giza faktorera” bideratutako ikasketak uztartuz, istripuen estatistika hutsetik harago joan da, eta, gainera, autonomia-erkidego mailako bide-segurtasuneko politikak egiteko, kolektiboen sentsibilizazioa sustatzeko eta mugikortasunaren kudeaketan eta istripuen prebentzioan erabaki informatuak hartzea bultzatzeko oinarritzat balio izan du. Laburbilduz, bere ekarpenek zubi eraginkorra sortu dute kalitatezko ikerketa akademikoaren eta Euskadiko bide-segurtasuneko politiken ezarpen praktikoaren artean, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzarekin zuzenean lankidetzan arituz.