Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • ABENDUAK 2 DICIEMBRE 2015

HIRIKO BIDE SEGURTASUNA
ETA MUGIKORTASUN SEGURUA.

Aurkezpena

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoa 2015-2020 aurkeztu zuen, urte hasieran. Plan horren helburua da EAEko errepideetan ezbehar kopurua murriztea eta bide segurtasunari dagokionez azken urteotan gertatzen ari den kultura aldaketa egonkortzea.

Aldaketa horrek beste administrazio batzuen bultzada, lankidetza eta esku-hartzearen premia duela ohartuta, lan jardunaldi bati buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu. Jardunaldi horretan, gure errepideetan izan diren ezbeharren erradiografia bat eskaintzeaz gainera, gure udalerrietan mugikortasun seguruagoa eta iraunkorragoa bultzatzeko baliagarriak diren tresnak jarriko ditugu mahai gainean.

Jardunaldi honen helburua da topaketarako eta gogoetarako gune bat izatea, non Trafiko Zuzendaritzak eta zuek, tokiko erakundeen ordezkariok, bide segurtasunerako politiken oinarrian dituzuen ildo estrategikoak adierazteko aukera izango baituzue. Zeregin honekin zerikusia duten pertsona guztiak, eta batik bat gure udalerrietako bide segurtasunerako politiketan erabakiak hartzeko eskumena duzuenok, Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoa 2015-2020an ezarritako erronka handiaren protagonistak zarete. Hain justu, errepideetako hildakoen guztizko kopurua erdira murriztea da erronka -2010eko datuak oinarri hartuta-.

Horrenbestez, jardunaldietara joan, eta bertan modu aktiboan parte hartzeko gonbita egiten dizuet.

JOSU ZUBIAGA NIEVA

JOSU ZUBIAGA NIEVA

SEGURTASUN SAILBURUORDEA

Trafikoko zuzendaria

Programa ikusi

Hizlariak

Hizlariak