AITOR ARITZETA
Ikerketako hogei proiektu lehiakor inguru zuzendu ditu, eta beste 30etan parte hartu du. Gaur egun, Gazte-Ziur ekimena garatzen ari da Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzarentzat.
2003. urteaz gero, Psikologiako doktorea eta Psikologia Fakultateko irakaslea da Aitor Aritzeta (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea). Gaur egun, “Emozioa eta gaitasun sozioemozionalak” irakasgaia irakasten du unibertsitate horretan bertan. Aurretik, 5 urtean, “Bide segurtasunaren psikologia” irakasgaia irakatsi zuen, fakultate berean.
Gaur-gaurkoz, Eusko Jaurlaritzaren aintzatespena duen “Qualiker” ikertalde egonkortuko kidea da. Aritzetaren curriculumean hainbat harribitxi daude bilduta: ehunka biltzar zientifiko, 20tik gora libururen eta liburuetako kapituluen argitalpena eta nazioartean ospe handia duten aldizkari zientifikoetako 18 argitalpen.
Hogei bat ikerketa proiektu lehiakor gidatu ditu, eta lankidetzan jardun du beste 30 proiektutan. Gaur egun, Gazte-Ziur ekimena garatzen ari da Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzarentzat.