MARIOLA PASCUAL
Ikertzailea da Aitor Aritzeta doktoreak Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzarentzat garatzen duen Gazte-Ziur ekimenean.
Mariola Pascual Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna (Mondragon Unibertsitatea) eta Adimen Emozionalean aditua (Errioxako Unibertsitatea) da.
Giza Baliabideen arloko master bat dauka, bai eta Kalitatezko Sistemei eta I+G+B-ren Kudeaketari buruzko beste bat ere.
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko psikologiako ikerketa masterra amaitu ondoren, Qualiker ikertalde egonkortuan hasi zen lankidetzan, eta gaur egun bertan ari da bide segurtasunaren, giza faktorearen eta emozioen arloko bere doktorego tesia egiten.
Era brean, ikertzailea da Aitor Aritzeta doktoreak Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzarentzat garatzen duen Gazte-Ziur ekimenean.