Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • URRIAK 25 OCTUBRE 2017

DAVID CABALLERO

DAVID CABALLERO

Publizitatearen sektorean hasi zenez gero, sari ugari irabazi ditu sektoreko jaialdi garrantzitsuenetan: Cannes, Donostia, Laus, D&D eta New York Festival. Tartean, bi sari nagusi irabazi ditu TBren eta Grafikaren arloetan, Donostiakoan eta Sortzaileen Elkartean (CdC).

1986. urtean ekin zion Diseinu Grafikoaren arloko bere ibilbide profesionalari, gero Arte Zuzendaritza eta Publizitatearen arloan murgiltzeko, lehenik eta behin Euro RSCG Vizeversa agentzian, eta, ondoren, hauetan: Vinizius young & Rubicam, Alta Definicion-Washington Olivetto eta Delvico Bates.

Azkenik, SCPF publizitate agentzian bazkide sartu zen, eta zuzendari sortzaile lanetan hasi zen, 1996an.

Nazioan zein nazioartean aritu da lanean, hainbat eta hainbat etxerentzat: BMW, iKEA, DAMM, ONCE, DIAGEO, EVAX, BANC DE SABADELL, SAN MIGUEL, CODORNIU, EL CORTE INGLES, COCA-COLA, etab.

Publizitatearen sektorean hasi zenez gero, sari ugari irabazi ditu sektoreko jaialdi garrantzitsuenetan: Cannes, Donostia, Laus, D&D eta New York Festival. Tartean, bi sari nagusi irabazi ditu TBren eta Grafikaren arloetan, Donostiakoan eta Sortzaileen Elkartean (CdC).

Tarteka, epaimahaikidea izan da Donostiako Publizitate Jaialdian (behin, epaimahaiburu gisa) eta Laus Sarietan. Sortzaileen Elkarteko batzordekidea ere izan da, eta hitzaldiak eman ditu hainbat unibertsitatetan.

1996. urteaz gero, SCPF publizitate agentziako zuzendari sortzaile exekutiboa da.