Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • AZAROAK 27 NOVIEMBRE 2019

CLAUDIA ADRIAZOLA

CLAUDIA ADRIAZOLA

Claudia Adriazola-Steil garraioaren sektorean aritu da lanean ia 20 urtez. WRI Ross Center for Sustainable Cities zentroko Bide Osasun eta Segurtasuneko zuzendari gisa, mugikortasun jasangarriaren, klima aldaketaren, osasun publikoaren eta ekitatearen arteko intersekzioari erreparatu dio bereziki. WRIn emandako azken 11 urteetan, funtsezko eginkizuna izan du munduko bide segurtasun programa berritzaileenetako baten garapenean, eragin handia izan duena nazioarteko agendan eta toki nahiz nazio gobernuetan.

WRIren Hiri Mugikortasun Programaren Bitarteko zuzendari izan zen urte eta erdiz, elkarte berriak sustatuz eta mugikortasun agenda birformulatuz, kontuan hartzeko teknologia berriak eragindako aldaketak: besteak beste, ibilgailu partekatuak eta autonomoak, bizikleta eta scooter partekatuen programak, big data. Claudiak eskarmentu handia du Latinoamerikan, Asian eta Afrikan, eta 45 milioi dolarretik gorako inbertsioak ikuskatu ditu.

Aurretik, gerentzia karguak izan zituen Peruko gobernuan: Lurreko Garraioaren Zuzendari Nagusia eta Bide Segurtasuneko Kontseilu Nagusiko Gerente Exekutiboa (Garraio Ministerioa), eta Erregistro Publikoen Superintendentziaren Lege Departamentuko Burua (Justizia Ministerioa). Gero, abokatu lanari ekin zion eta formakuntza jaso zuen garraio kudeaketan, Alemanian. 2008an, Administrazio Publikoa Master Exekutiboan eta Nazioarteko Harremanak Masterrean graduatu zen, New Yorkeko Syracuse Unibertsitatearen Administrazio Publikoko Maxwell Eskolan.