JESÚS PRIETO
Deustuko unibertsitatean Antropologian lizentziatua. Unibertsitate berean, Nazioarteko eta Kulturarteko Ikasketetan Doktorea. Deustuko Unibertsitatean irakasle lankide lanetan aritu da, eta Kulturartekotasun eta Elkarbizitza Mintegien zuzendaria ere izan da Gasteizko A02 Berritzegunean, non hamar urtez aholkularia izan denGert Jan Wijlhuizenek Psikologia Kognitiboko ikasketak egin zituen Leiden Unibertsitatean (Holanda) eta masterra eskuratu zuen 1988an. Urte horretatik aurrera, senior ikertzaile gisa lan egin zuen Dutch Institute of Applied Research (TNO) erakundean, osasun publikoa eta jarduera fisikoa eta segurtasuna arloetan. Bere ikergai nagusietako bat helduen istripuak eta erorketak izan dira.
Deustuko unibertsitatean Antropologian lizentziatua. Unibertsitate berean, Nazioarteko eta Kulturarteko Ikasketetan Doktorea. Deustuko Unibertsitatean irakasle lankide lanetan aritu da, eta Kulturartekotasun eta Elkarbizitza Mintegien zuzendaria ere izan da Gasteizko A02 Berritzegunean, non hamar urtez aholkularia izan den.
Antropologiari eta migrazio mugimenduei buruzko ikastaroak eman ditu Arabako Erizaintza Unibertsitate Eskolan, eta duela hamabi urtetik hona, Kulturarteko Hezkuntzan irakasle lankide lanetan ibili da Bilboko Deustuko Unibertsitatean. Biktimizazio moduluan ere kolaboratu izan du, bai eta biktimen CISE Ikastaroan ere, Salamancako Unibertsitatean. Gai hori bera lantzen du ere Valentín de Foronda Institutuan (EHU) eta Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatua Zentroan. Hizlari ezaguna da, ohiko solaskidea, hala EITBn nola Radio Vitorian, eta zutabegilea El Correo egunkarian zein beste etnografia eta antropologia aldizkari batzuetan.
Arlo horretan argitaratu dituen lanak dira: El furtivismo en la montaña Alavesa. Algo más que pícaros o burladores, 2004, Gasteiz. Edit. Arabako Foru Aldundia; Los turoperadores de la miseria. La trágica historia de las migraciones irregulares, 2012, Donostia, Hiria; Paseando por el gueto. Refugios y violencias, 2010, Gasteiz. Edit. Eusko Jaurlaritza; eta Migraciones en el Tercer Milenio. Una mirada desde el País Vasco (hainbat egile).