Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • AZAROAK 27 NOVIEMBRE 2019

Aurkezpena

Bide-segurtasuna erronka global bihurtu da, eta seguruagoa, jasangarriagoa, partekatuagoa eta arduratsuagoa den mugikortasun berriak dakartzan erronkei aurre egiteko konponbide berritzaileak eskatzen ditu.

Smart city-ak, mugikortasun partekatua, ibilgailu konektatua, autonomoa, elektromugikortasuna, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak… Kontzeptu horiek guztiak sartzen dira berriki sortutako errealitatean, eta errealitate horrek hirietako eta hiriarteko inguruneetan hartu behar diren erabaki nagusiak erabat baldintzatzen ditu.

Hiriek hiriguneen erabilera kolektiboa hobetuko duten konponbideak nahi dituzte eta, horretarako, mugikortasun multimodala, irisgarria, segurua, eraginkorra, konektatua, jasangarria eta merkea bultzatu behar da; gune atseginagoak eta seguruagoak sortzea ahalbidetu behar da, eta partekatutako ingurune batean joan-etorriak egiteko agertu diren baliabide berrien erronkari, esaterako, aurre egin behar zaio.

Mugikortasunaren kultura berria sortzen ari da, aurrerapen teknologikoek ez ezik, aldaketa sozialek ere baldintzatzen dutena. Eta aldaketa horiekin batera, balio berriek ere iritsi beharko lukete, hala nola bizikidetzaren balioak partekatutako guneetara, arrisku egoerei aurrea hartzeko eta trafiko istripuak saihesteko.

Euskadin bideko elkarbizitza sustatuz, mugikortasun seguru baten alde gaia hautatu dugu guk antolatu dugun Trafikoari buruzko Jardunaldirako; jardunaldiaren helburua esperientziak eta jardunbide egokiak elkartrukatzea da, mugikortasun seguruagoa lortzeko bidean aurrera egitearren.

Eta ezagutza eta esperientzia hori guztia zurekin partekatu nahiko genuke datorren azaroaren 27an, Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Gaiak interesgarriak izango zaizkizulakoan gaude. Jaso ezazu agur bero bat.

Sonia Díaz de Corcuera

Sonia Díaz de Corcuera

Trafikoko zuzendaria

Eusko Jaurlaritza

Programa ikusi