Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • AZAROAK 27 NOVIEMBRE 2019

M. PILAR ARANA PÉREZ

M. PILAR ARANA PÉREZ

Industria Ingeniaritzako doktorea da (industria ingeniaria Nafarroako Unibertsitateko Tecnunen, eta UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan doktoretza eskuratu zuen).

Lanbide egoera eta garraioaren munduan egindako lanbide jarduerak: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle titularra da, Enpresen Antolakuntza Sailekoa da eta Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan irakasten du. Ingeniaritzako Graduetan eta Garraio Sistemen Masterrean irakasle da. DBUS Donostiako Tranbia Konpainiaren Administrazio Kontseiluko kide da 2011/07tik. Gaur egun, lehendakariordea da. Lurraldebuseko Administrazio Kontseiluko lehendakaria izan zen 2007/12/01etik 2012/01era bitarte. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuzendari nagusia izan zen 2007/08tik 2011/06ra bitarte. Gaur egun, 2015/05etik hasita, Donostiako Udaleko Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi ordezkaria da.