Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • AZAROAK 27 NOVIEMBRE 2019

SIMON BRADBURY

SIMON BRADBURY

Simon Bradbury bide segurtasunerako Vision Zero egitasmoaren lantaldearen zuzendaria da, Londresko Lurreko Garraioaren Zuzendaritzan (TfL). Lantaldearen ardura da Londresko errepideetako arriskua txikitzeko estrategia lantzea, hildakoen eta larriki zauritutakoen kopuruak murrizteko.

Vision Zero London estrategiaren eragile izateaz gainera, Bradburyk 15 urtetik gorako eskarmentua du garraio plangintzan eta politiketan, eta haren aztergai nagusiak izan dira biktimen kopurua txikitzea, bizikleta bidezko garraioa, oinezkoen joan-etorriak eta garraio jasangarria oro har. Hamar urtetik gora eman ditu TfLn, eta maila handiko ardurak izan ditu garraio aholkularitzan eta tokiko gobernuetan. Esku artean izan dituen azken proiektuei dagokienez, aipatzekoak dira Vision Zero ekintza plana, Londresko txirrindularitza eta xendazaletasun programa gakoen planifikazioa, eta Joko Olinpiko eta Paralinpikoetako bidaia eskaerak kudeatzeko estrategia.