Leire Arana
Leire Arana. “Free-biker”-a.
Leirek 48 urte ditu, eta 40 urte daramatza “burdinaren” gainean –gaur egun Suzuki Hayabusa bat du, karburaziokoa, munduko modelorik azkarrenetako bat–; bere burua free bikertzat identifikatzen du.
Motozaletasuna txiki-txikitatik datorkio, Salmanton herriko (Aiara) baserrian 8 urte zituela Bultaco batean igotzen hasi zenetik, betiere norbaiten ardurapean. Horrela sartu zen motorraren mundu honetan, eta ibilbide luze baten hasiera izan zen, bidean egin beharreko konponketa-lanak, kilometroak, olioa eta familia izanik bidelagun.
Gaur egun, Moteras sin límites emakumezko kirol-taldeko kidea da; emakumezkoen talde bakarra da Estatuan, egoitza Cadizen du eta Portugal eta Mexikoko kideak ere baditu.