Sergio Crespo

Sergio Crespo. ANESDOR Bi Gurpilen Sektoreko Enpresen Elkarte Nazionalaren zuzendari teknikoa.
ANESDOR Bi Gurpilen Sektoreko Enpresen Elkarte Nazionalaren zuzendari teknikoa da Sergio Crespo. Industria-ingeniari teknikoa da, eta mekanikan eta automobilgintzan espezializatu zen Zaragozako Unibertsitatean; motoaren eta automobilgintzaren sektorean erabat zentratu du lanbide-jarduna, aholkularitzaren, ingeniaritzaren, prestakuntzaren eta lotutako beste zerbitzu batzuen arloetan.
Estatuko motozikletaren industriaren ordezkari da homologazioko eta erregulazioko nazioarteko hainbat forotan (UNECE, Europako Batzordea, FIM, FIA), Industria Ministerioko lantaldeetan eta ISO, CEN eta UNE normalizazio-batzordeetan. Gainera, irakasle bisitaria da Comillasko Pontifize Unibertsitateko (ICAI) Motorsport, Mugikortasun eta Segurtasunari buruzko Masterrean.