Joan edukira
eu
euskadi.eus
  • AZAROAK 6 NOVIEMBRE 2024

2024ko azaroaren 6an

Bide-segurtasuna motorrean:
segurtasunez gidatzeko gakoak

Kursaal - Donostia

Ekitaldi hibridoa

Aurkezpena

Motozikletak gidatzea esperientzia zirraragarria izan daiteke, askatasun- eta independentzia-sentsazio paregabea ematen baitu eta hori nekez gertatzen da beste ibilgailu mota batzuetan. Dena den, esperientzia horrek bere arriskuak ditu. Izan ere, moto-gidariak dira Bide Segurtasunaren arloan kolektibo ahulenetako bat, txirrindulariak eta oinezkoak bezala, besteak beste. Istripu bat gertatuz gero, karrozeriarik ez dagoenez, gidariak jasan ditzakeen ondorioak larriagoak izan daitezke, hil ere egin baitaiteke.

Euskadin moto-istripuetan hildakoen kopuruak azken urte hauetan beheranzko joera izan du. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailean Zero Biktimen Ikuspegiarekin lan egiten dugu, Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Jasangarrirako 2025eko Plan Estrategikoak zein Bide Segurtasunaren aldeko Euskal Itunak jasotzen duten moduan. Hau da, moto-istripuz pertsona bakar bat hiltzea ere gehiegizkoa da. 

“Bide-segurtasuna motorrean: segurtasunez gidatzeko gakoak” da prestatu dugun Trafikoko Jardunaldiaren izenburua, eta horren helburua izango da mota horretako istripuak prebenitzeko eta hildako edo larri zauritu gehiago erregistratu ez daitezela lortzeko gakoak sakon aztertzea. Horretarako, moto-gidarien, hasierako prestakuntzako adituen, hobekuntzako adituen, moto-fabrikatzaileen eta sektoreko profesionalen lekukotzak izango ditugu eta horiek emango dizkigute Euskadin motozikletak segurtasun handiagoz gidatzeko gakoak. 

Ezagutza eta esperientzia horiek zurekin partekatu nahiko genituzke, datorren azaroaren 6an Donostiako Kursaalen.
Aukeratutako gaia zure interesekoa izango delakoan, jaso ezazu agur bero bat.

Estibaliz Olabarri

Estibaliz Olabarri

Trafikoko zuzendaria

Eusko Jaurlaritza

Programa ikusi

Hizlariak

Hizlariak