Alfonso Ortiz
Alfonso Ortiz. “Free-biker”-a.
Alfonso free bikera da 14 urte zituenetik. Eskarmentu handia du errepidean, motozale ez ezik, bestelako ibilgailuen gidari ere bai baita. Lanbidez garraiolari izan da 20 bat urtez. Lanetik kanpo, motozale izaki, bi gurpilen zaletasunari ahalik eta denbora gehien eskaini dio, eta bere kabuz ikasi du dena, saiakuntza eta errakuntza bidez. Tamalgarria iruditzen zaio horrela ikasi behar izatea. Horregatik, gaur egun, bere pasio honetaz gozatzera ateratzen denean, motoak gidatzeari buruz dakien guztia edonori irakasteko prest dago, berak errepidean bizi behar izan zituen esperientziak beste batzuek igaro behar izan ez ditzaten.
Ikasi nahi duenari irakasteko ahal duen guztia egiten du, bai baitaki, batzuetan, oso zaila dela zenbait gauza ez dakigula onartzea, izan lotsagatik, izan baztertua izateko beldurragatik. Hala ere, benetan axola izan behar zaiguna zer den azpimarratu du; hain zuzen ere, motoaz gozatzera irteteko gai izatea eta etxera irribarretsu eta errepikatzeko gogoz itzultzea.